jueves, 8 de marzo de 2012

Sailkapen Nagusia / Clasificación general

Bostgarren funtzioa jokatuko dute gaur Jai Alain

2012/03/09

Gaur 20:00etatik aurrera, Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketaren bosgarren funtzioa jokatuko dute lau bikotek Jai Ala pilotalekuan. Hain zuzen, Alberro/Leke, Antxon/Salegi, Urrutxua/Arrien eta Roke/Manzisidor bikoteek jokatuko dute, aste honetako kiniela irabazteko asmoagaz. Aurretik, zesta punta eskolako puntista gazteenek jokatuko dute kiniela bat, 19:00etatik aurrera.
Bostgarren funtzioak xarma berezia izango du, sailkapena oso estu baitago. Zortzi putistek garaipen bana dute saikapenean, eta hortaz, normalena gaur bardinketa apurtzea izango litzateke. Izan be, Unai Alberrok, Antxon Alberdik, Eñaut Salegik, Roke Alberdik eta Mikel Manzisidorrek lidergora heltzeko aukera baitute.
Kiniela Urrutxuak eta Arrienek irabazten badute, bestalde, sailkapena gehiago estutuko litzateke, hamar puntistek edukiko bailukete garaipen bana.

Busturialdeko Hitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario

El cometido de este blog es meramente informativo por lo que en ningun caso se permitira cualquier comentario que consideremos ofensivo.