miércoles, 16 de enero de 2013

ZESTA-PUNTA ESKOLAK

Historiaren arabera, antzina pilotariak eta figura handiak agertzen ziren, berezko belaunaldian-edo. Ez zegoen maisurik, jokatzen ikusiz ikasten zuten eta askotan aitek semeei irakasten zieten..Herrisketatik eta alboko herrietatik frontoiratzen ziren, zaletasunez, eta oso denbora laburrean etorkizuneko ustezko jokalari on bihurtzen ziren.
Markinatik, Etxebarritik, Billabonatik, Irundik, Ondarroatik, Tolosatik, Mutrikutik, Murelagatik eta abarretatik ehunka pilotari atera ziren.
Mila bederatziehun eta berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean Habana eta Miamiko enpresak figura handien belaunaldi-txandak oso kezkaturik zebiltzan. Euskal Herrira bidaiatu zuten Berensonek, Miami Ja-Alairen ordezkari gisa, eta Eguiluz jaunak, zestako figura handia izan ostean orduan Habanako frontoiko intendentea zenak.
Beraiek sortu zituzten Markinako eta Tolosako eskolak.
Mila bederatziehun eta berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, Miguel Piedra Durangoko frontoiko orduko enpresarioak pilota-eskola sortu zuen eta bertako burua Urbieta jauna izan zen.
Hiru eskola horiez gain, 1963an, Gernikako Jai-Alai irekitzearen zioz, bertako eskola sortu zen eta bertako burua Berdasco jauna izan zen.
Garai hartan, mila bederatziehun eta hirurogeiko hamarkadan, zestaren etorkizuna bermaturik zegoela iragarrita zegoen.
Garai horretan, zesta-eskolak atzerritar enpresek babesturik zeuden.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

El cometido de este blog es meramente informativo por lo que en ningun caso se permitira cualquier comentario que consideremos ofensivo.