

Garai hartan Indalecio Sarasquetak, “EIBARko Txikito”k, zaleen arreta erakarri zuen eta zesta-puntan jokatzera bultzatu zituen. Aro berriari hasiera bikaina eman zion xisteralariak, tresna berriak eskaintzen zituen aukera ikaragarriak ezagutzera eman zituen eta imajina dezakegun modu hobezinean erabili ere horiek. Hortik aurrera beste pilota-jokoetan (esku pilota edo palaz zein eskularruz jokatutakoak) aritzen ziren zale denek ia modalitate horiek albo batera utzi eta zesta-punta izan zuten gogoko, EIBARko txikito berri eta bikainaren izen handia txikitu nahian. Xisteralari ugari merituen aldetik hurbildu zitzaizkion, jakina, eta parekorik izan ez arren, euretariko askok maila itzela lortu zuten jokoan eta modalitate berriak gorantz egitera lagundu zuten. Ez zen inor Indalecio bezain ona izan, hau da, bera bakarrik izan zen aparteko xisteralari, baina pilotarien artean maila oso altua zegoen, ezohiko kalitatekoa. Garai hartan xisteralari on hauek izan ziren: Irun, Portal, Gamborena, Samperio, Elicegui, Billabonako besomotz, Muchacho, Tandilero, eta beste hainbat. Urte pare bat ondoren besterik ez, aro berriak historiako kapitulu berri bati hasiera eman zion. Azkoitian, Errenterian, Irunen, Donostian, Bergaran, Tolosan eta Eibarren, itxura oneko gaztetxoak nekatu barik aritzen ziren xisteralari ospetsuenen mailara heldu nahian. Hasiera bateko sukarra Euskal Herri osotik zabaldu zen, erronkak egunerokoak ziren eta lehengo modukoak ziren oraindik ere, neurri batean, J.Irigoienek aipatzen dituen gehigarri xelebreak gorabehera. Gainera, horrelakoak izango ziren, zesta-punta Euskal Herri barruan jokatu bitartean.
Xisteraren Historia / Historia de la Cesta Punta
No hay comentarios:
Publicar un comentario
El cometido de este blog es meramente informativo por lo que en ningun caso se permitira cualquier comentario que consideremos ofensivo.