Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren laugarren funtzioan gertatu
 bezala, bosgarren funtzioa Lea Artibaiko puntistek irabazi zuten. Hain 
zuzen, Antxon Alberdi etxebarriarrarentzat eta Eñaut Salegi 
markinarrarentzat izan zen garaipena. Lea Artibaiko bikoteak oso ondo 
jokatu zuen, eta nagusitadunez irabazi zuen. 
Partidako onena, bestalde, Salegi izan zen. Markina-Xemeingoak 22 
urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen iaz, eta goi mailako 
puntista dela erakusten dabil jokatzen duen bakoitzean. Kiniela ona jokatuta, baina irabazleen mailara iritsi barik, Alberdi 
eta Mazisidor sailkatu ziren bigarren postuan. Hirugarrenak Allberro eta
 Lekerika izan ziren, eta laugarrenak Urrutxua eta Arrien.
Barikuan garaipena lortu ostean, Salegi kiniela txapelketaren liderra 
da. Markinarrak bi kiniela irabazi ditu eta bigarren postu bat lortu du.
 Bigarren postuan, bestalde, Alberdi sago. Etxebarriakoak be, bi kiniela
 irabazi ditu
Txikienak
Zesta Punta eskolako puntista gazteenen kinielan, Aritz Arratibelek 
eta Urko Lekerikak irabazi zuten. Lehia estua izan zuten bigarren 
sailkatuagaz, baina azkenean nagusitzea lortu zuten. Txikienek be, 
ikuskizun edarra emon zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
El cometido de este blog es meramente informativo por lo que en ningun caso se permitira cualquier comentario que consideremos ofensivo.