miércoles, 13 de mayo de 2015

Munduko txapeldunak lehenengo eta bigarren sailkatu dira


2015eko kiniela txapelketako aurreikuspenak bete egin ziren: Xabier Barandika eta Unai Lekerikak, egungo txapeldunek, lehen eta bigarren postuak lortu zituzten. Hirugarren postuan Gorka Aldazabal "Ubilla" pilotaria sailkatu zen, Berriatuako eskolakoa. Xabier Barandikak parte hartutako 6 kinieletatik 5etan garaipena lortu zuen; ez dago zalantzarik sasoian dagoela.


Kadeteen kategorian, Urko Lekerika izan da garaile, programatutako 5 kinielak irabazi ditu, eta lorpen hori gainditzea ez da erraza izango. Bigarren, David Vega geratu da eta, hirugarren Iker Guerrero. 


Zazpigarren Barikuetan Jai Alai ekimenean  senior kategoriako15 pilotarik parte hartu dute (Barandika, Bidaburu, Martija, Urrutxua, Ander, Gaizka, Roke, Oar-Arteta, Xabat, Ituarte, Ubilla, Lekerika, Urtubi, Elkoro y Onaindia) eta kadete mailako 11k (Aritz Arratibel, Iñigo Unda, Ibon Urrutxua, Urko Lekerika, Eneko Arandia, David Vega, Iker Guerrero, Gorka Learreta, Peio Urrutia, Iñigo Lezamiz eta Unai Gonzalez).


Aurten txapelketara Aste Santuako opor egunak eta maiatzaren 1eko zubia pasatzera herrira etorritako turista asko bertaratu dira,. Bestalde, zaletuek gustuko dute txapelketa hau eta aurtengo 6 saioetan giro ederra egon da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

El cometido de este blog es meramente informativo por lo que en ningun caso se permitira cualquier comentario que consideremos ofensivo.